HELBURUAK ETA MISIOAK

Helburuak

  • Enpresa eta proiektu eramaile guziei, laguntza eraginkor eta hurbil bat emanen dien toki bat eskaintzea ;
  • Ekintza kolektibo batzu antolatu, egitura ttipiek merkatu lehiakorrean beren tokia izan dezaten ;
  • Laguntza tekniko bat eskaintzea lurraldeko kolektibitateei garapen ekonomikoa bultzatzeko.

Misioak

Indar Garapena lurraldeko hurbileko tresna eta baliabide zentroa da eta Garapen ekonomikoaren alorrean ari diren egiturekin harreman hertsian da.
Hauek dira bere misioak :

Enpresei zuzenduak :

  • Lehen enpresa sortuko duen oro lagundu eta gidatu, bereziki dozierra osatzerakoan ;
  • Proiektu bat dutenen eta proiektua gauza dezaketen edo arazoak konpontzen lagundu ditzaketen egituren artean lotura egin (ekonomia alorreko ganberak, bankuak, kontu adituak, arrisku-kapitaleko erakundeak,
    etab. …) ;
  • Behar dituzten hitzaldiak eta formakuntzak proposatu ;
  • Ekintza bateratuak edo ofizialeen sareak sustatu ;
  • Egun diren enpresak eta heien proiektu berritzaileak lagundu ;
  • Hetsiko edo eskuz aldatuko diren enpresak aurkitu eta lagundu ;
  • Kanpotik etortzen diren enpresen instalazioa errextu.

Kolektibitateei zuzenduak :

  • Euskal hirigune elkargoak komertzializatzen dituzten lan eremuak sustatu 
  • Donapaule eta Donazaharreko enpresa mintegiak/aterpeak kudeatu